47 urteko gizon bat hilda aurkitu dute gaur goizean Lasarte-Orian, bere etxean, buruan tiro bat zuela, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.
Goizeko bederatziak hamar gutxi aldera topatu dute gizona hilda, Buenos Aires aldapako baserri batean. Bertako bizilagun batek aurkitu du, eta larrialdi zerbitzuei abisua eman die.
Ertzaintza ari da gertaera ikertzen, eta eguerdi aldera esan du baserritik gertu senide baten autoa erreta aurkitu dutela. Haren hipotesia da hilketa izan dela.