Gizon baten gorpua aurkitu dute Lizarran, Ega ibaian

Ega ibaia, Lizarran (Nafarroa). JUANAN RUIZ, FOKU
2018ko azaroaren 10a
07:44
Entzun

Foruzaingoak jakinarazi duenez, gizonezko baten gorpua aurkitu dute Ega ibaian, Lizarra parean (Nafarroa). Poliziaren esanetan, bi lagun paseoan zihoazen Renolit inguruan, 11:00ak aldera, eta orduan ikusi dute gorpua.

Topatu duten gorpua Antsoaingo (Nafarroa) bizilagun batena da; 49 zituen, eta Leon probintzian jaioa zen (Espainia).

Foruzaingoak ikerketa abiatu du.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.