Angeluko garbitzaileek gizonezko baten gorpua aurkitu dute gaur goizeko hamarrak aldera herriko hondartza batean. Hilotza oso egoera txarrean zela esan dute —batez ere, aurpegia—, eta suhiltzaileek jaso dute.
Baionan autopsia egingo diote gorpuari, hildakoa nor den jakiteko.