Gizon baten hilotza agertu da Angeluko hondartzan
ANGELU. Gizon baten hilotza aurkitu zuten atzo goizean Angeluko hondartza batean (Lapurdi). Herriko Etxeko langileek atzeman zuten gorpua, hondartza garbitzen ari zirela. Oso egoera txarrean zegoen gorpua, eta Baionako polizia etxeko poliziek uste dute aste batzuk igaro dituela uretan. Baionan egingo dute autopsia, hildakoa nor den jakiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu