Gizonezko bat hilik topatu dute Ezkirotzetik gertu dagoen ubide batean. Foruzaingoak ez du jakinarazi nor den gizona, eta heriotza zerk eragin dion aztertzen ari da.
Larunbat arratsaldean topatu zuten hilotza, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez. Auzitegi Medikuen esku dago gorpua.