Pete Cenarrusaren heriotzak oihartzuna izan du Euskal Herrian naiz Amerikako Estatu Batuetan. Idaho Statesmankazetak jaso ditu Cenarrusa zenaren inguruko iritzi batzuk, eta, besteak beste, Boiseko alkate David Bieterrek azaldu du "galdera handia" dela Cenarrusaren heriotza. "Hura izan zen denbora gehien hautetsia izan zena, eta baita leialena ere; leial hautesleei, euskal ondareari, senideei eta hark ukitutako edonori, niri barne. Harro nago Peterekin euskal kulturaren alde lanean aritu izanaz", esan du.
AEBetako beste hedabide batzuek ere eman dute heriotzaren berri, Idaho Press Tribune eta The Spokesman Tribune kazetek, esaterako.