emakumeen kontrako indarkeria

Gizoneko bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekidea jo egin duelakoan

2007ko uztailaren 24a
16:01
Entzun
Ertzaintzak 39 urteko gizonezko bat (R.Q.V.) atxilotu du gaur goizean Gasteizen, bikotekidea jo egin duelakoan. Hari heriotz mehatxuak egin izana ere egotzi diote.

Goizeko hamabi eta erdietan emakumezko batek Ertzaintzari deitu dio, bikotekideak bien etxebizitzan eraso egin diola esateko. Ertzainak hara joan direnean, emakumezkoa ibilgailu baten barruan aurkitu dute. Honen esanetan, bikotekideak lepotik hartu du eta, bultzaka erabili eta gero, lurrera bota eta gorputz osoan kolpeak eman dizkio. Salatu duenez, gaurkoa ez da izan gizonezkoak jo eta mehatxatu duen lehen aldia.

Ertzainak etxebizitzara joan dira eta erasoaren ustezko egilea eskailaretan topatu dute. Orduan atzeman dute. Aurrekariak ditu antzeko delituekin lotuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.