Joan zen astean Plentziako (Bizkaia) jaietan bi sexu eraso egitea egotzita atxilotu dute 23 urteko gizonezkoa.
Joan zen astean bi sexu eraso gertatu ziren Plentziako jaietan. Biak leku igualtsuan gertatu ziren, lepo beteta zegoen txosnen gunearen alboan, eta bi orduko tartean. Justu lagun taldetik une batez banatu zirenean gerturatu zitzaien erasotzailea, atzetik, ukituak egiteko asmoz. Salaketetan eman zuten erasotzailearen deskribapenak bat egiten zuen bi kasuetan, eta pertsona bera izan zela ondorioztatu zuen. Atzo atxilotu zuten, hain justu, deskribapenarekin bat datorren gizonezkoa.