Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, goizaldeko ordubata aldera hasi da gizona emakumea iraintzen. Antza denez, jo eta altzari baten kontra bota zuen.
Emakumeak etxetik ihes egin eta gertuen zuen komisaldegira iritsi ahal izan zuen gertatutakoa salatzeko. Ertzainek erietxera eraman zuten emakumea bertan artatu zezaten. Besteak beste, ubelduak zituen lepoan eta ezkerreko besoan.
Bien bitartean, beste patruila bat senar-emazteen etxera joan zen eta C.C.P 30 urteko ustezko erasotzailea atxilotu zuten. Emaztea iraindu eta jotzea egozten diote.
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute Abanton, ustez emaztea jo duelako
Goizaldean atxilotu du Ertzaintzak 30 urteko Abantoko (Bizkaia) gizona. Emaztea iraintzea eta jotzea leporatzen diote. Antza denez, jasotako jipoiaren ostean emakumea erietxe batean artatu behar izan dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu