Jipoia eman eta lapurretan egin ondoren, alde egin zuen utezko erasotzaileak. Dena den, Ertzaintzaren patruila batek etxe inguruan geratzea erabaki zuen gizonezkoa agertu zain. Goizeko lau eta erdiak aldera azaldu zen, eta atxilotu egin zuten.
Gizonezko horrek 33 urte ditu eta sortzez aljeriarra da.
Genero indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute Agurainen, bikote-laguna jipoitzeagatik
33 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak bart gauean Agurainen (Araba) bikote-laguna jipoitu duelako, eta, gainera, diru guztia ebatsi diolako. Gaueko 22:30ak aldera emakume batek mediku laguntza behar zuela esanez dei bat jaso zuten Sos-Deiaken, hain zuzen ere, bikote-lagunak jo zuelako. Behin etxebizitza hartara joanda, emakumezkoak kolpeak zituela ikusi zuten, eta, gainera, semeetako batek esan zien jipoitzeaz gain, diru guztia lapurtu ziola bikote-lagunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu