Ertzaintzak 34 urteko gizonezko bat (F.S.A.) atxilotu du bart Arrasaten (Gipuzkoa), ustez bikotekidea jo duelako. Biktima -emakumezkoa- ospitalera eraman behar izan zuten.
Emakumea bera joan zen atzo gauean Ertzaintzak Arrasaten daukan egoitzara, senar ohiak eraso egin ziola esateko. Aurpegia eta lepoa gorrituta zeuzkan.
Ertzaintzak jakitera eman duenez, ustezko erasoa Arrasateko etxebizitza batean izan zen, bikotekide ohiarekin dituen seme-alaba bien bila joan zenean gizonezkoa.
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute Arrasaten, bikotekidea jo duelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu