Igande arratsaldean jaso zuen abisua Ertzaintzak. Lekuko batek salatu zuen gizonezko batek neska-laguna jipoitu eta autotik bota zuela Barakaldon. Emakumea, ordea, segurtasun uhalari lotuta geratu zen, eta gizonak autoa martxan jarri zuenean, arrastaka eraman zuen hainbat metroan.
33 urteko gizona atxilotu egin zuten, genero indarkeria leporatuta.