42 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Ertzaintzak Barakaldon, neska-lagunari ustez kolpeak emateagatik eta mehatxu egitegatik. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, atzo eguerdian atxilotu zuten gizona, Errontegi auzoan.
Emakumea ospitalera eraman zuten lesioak artatzeko, eta ustezko erasotzailea, berriz, epailearen esku jarri dute.