Emakumeen kontrako indarkeria

Gizonezko bat atxilotu dute bart Galdakaon, ama jo duelakoan

2007ko azaroaren 13a
12:07
Entzun
Ertzaintzak 37 urteko gizonezko -I.G.E.- bat atzeman du bart Galdakaon (Bizkaia), ama ustez jo egin duelako, hankan. Emakumea herri bereko erietxera eraman behar izan dute, arta zezaten; senda-agiria eman diote ondoren. Ertzaintzaren arabera, ustezko erasotzaileak aurrez aita mehatxatu egin du.

Goizeko ordubatean izan da gertaera, familiaren etxean, eta I.G.E.ren gurasoek beraiek abisatu diete ertzainei.Hauek hara joan direnean, 37 urteko gizonezkoa eskaileratan zen, ihes egin nahian. Hantxe atxilotu dute. Gurasoek esan dutenez, semeak maiz egiten zien iseka eta mehatxu, eta bart telefono haria moztu nahi izan du gurasoek laguntza eska ez zezaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.