Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, 27 urteko gizon bat atxilotu dute Berrizen (Bizkaia), bikotekideari labanaz eraso egitea egotzita. Ustezko hilketa delitua egozten diote gizonezkoari. Emakumea zaurituta eraman dute Gurutzetako ospitalera, helikopteroz. Ertzaintzari abisua eman diote 19:00 aldera Berrizko belodromo inguruan emakume bat zaurituta zegoela, eta, lekukoen arabera, erasoaren ondoren ihesari eman dio gizonak, aste gutxiko haur batekin.
INDARKERIA MATXISTA
Gizonezko bat atxilotu dute Berrizen bikotekideari eraso egitea leporatuta
Gizonak ihesari eman dio, baina handik gutxira aurkitu dute. Emakumea zaurituta eraman dute Gurutzetako ospitalera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu