emakumeen kontrako indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute Bilbon, bere bikote kidea jo ostean etxean giltzapetuta utzi duelakoan
31 urteko gizonezkoa atxilotu zuen Ertzaintzak atzo, bere bikote kidea jo eta etxean giltzapetuta utzi zuelakoan. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, atzo gaueko 23:55ean abisua jaso zuten Bilboko Otxarkoaga auzora joateko. Abisua eman zuenak esan zien, emakumezko bat etxean giltzapetuta utzi zuela bere bikote kideak. Aurretik eztabaida izan zutela, eta jo eta hiltzeko mehatxua egin ziola ere esan zuten.
Ertzaintzak goizeko ordu batean aurkitu zuen gizonezkoa. Giltzak hartu eta etxera joan ziren. Han, tratu txarrak salatu zituen emakumezkoak. Ertzaintzak gizonezkoa atxilo eramatea erabaki zuen, orduan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu