Ertzaintzak 42 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Bilbon, bikotekide izandakoa jo zuelakoan. Arratsaldeko seiak aldera izan zen gertaera, auto baten barruan, Errekalde kalean.
Autotik irten zuenean, emakumeak deitu egin zien ertzainei denda batetik, laguntza eske. Haren arabera, gizonezkoak hortzaka egin zion ezpainean eta jo ere egin zuen. Biktima erietxera eraman zuten, arta zezaten. Gizonezkoak autoan kalteak ere eragin zituen ustez.
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute Bilbon, bikotekide ohia jo izana leporatuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu