Bilboko udaltzainek 41 urteko gizonezko bat (A.H.) atzeman zuten atzo, ustez bikotekideari jo egin diolako eta, kolpeen ondorioz, hau konorterik gabe uzteagatik. Udaltzainen arabera, gizonezkoak igande arratsaldean Sarrikue kaleko etxebizitza batean emakumeari hiru muturreko eman zizkion eta lepotik ere heldu zion; ondoren galdu zuen konortea honek eta lurrera jausi zen.
Udaltzainak etxebizitza hartara joan zirenean, 26 urteko emakumea negarrez eta oso urduri ikusi zuten, eta honek orduan eman zien ustezko erasoaren berri. Gizonezkoa bien hamar hilabeteko alaba eramaten saiatu zela zioen biktimak, baina saihestea lortu zuela. Duela bi urtetik bizi da elkarrekin bikotea eta, emakumearen arabera, gizonezkoak beste batzuetan ere jo egin izan du, baina biktimak ez zuen behin ere salaketarik aurkeztu.
Atzo atxilotu zuten ustezko erasotzailea udaltzainek, Belategi plazan.
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute Bilbon, bikotekidea jo duelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu