Bart atxilotu dute gizonezkoa, bikotekidea jotzea egotzita. Atxilotzearen berri Bilboko alkate Juan Maria Aburtok berak eman du, eguerdian azken egunetako erasoak salatzeko udalak antolatutako elkarretaratzean. Alkatearen hitzetan erasoa "are larriagoa" da erasotzailea "Espainiako zinegotzi bat" izanik.
Bestalde, Portugaleten (Bizkaia) jazotako eraso bat salatu dute. Joan den astean gertatu zen, abuztuaren 17tik 18rako gauean, Portugaleteko Florida parkean. Jaietan ziren herrian erasoa gertatu zenean. Portugaleteko Mugimendu Feministak elkarretaratzera deitu du bihar iluntzerako. Protesta arratsaldeko zortzietan egingo dute, Carlos III.a etorbidean dagoen metro geltokiaren ondoan.