Erasoa

Gizonezko bat atxilotu dute Bilbon, erizain bat jotzeaz akusatuta

2009ko otsailaren 5a
13:43
Entzun
Ertzainek 27 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo eguerdian Bilbon, lesio delitu bat egin izana egotzita. Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak gaur jakinarazi duenez, gizonezkoa osasun-langile bat jotzeaz akusatu dute; antza, ondoezik egon ostean bera artatzen ari zen erizainari eraso egin zion.

Gertakaria atzo eguerdian jazo zen, 12:30etan, baztertutako pertsonei laguntzeko Bilboko zentro batean. Antza denez, gizonezkoa ondoezik zegoen eta zentrotik anbulantzia bat eskatu zuten. Osasun-langile bat gaixoa artatzen ari zela, gizonezkoa bat-batean altxatu zen, eta, hitzik esan gabe, indarkeriaz lepotik oratu eta eraso egin zion erizainari, arropak zarrastatuta.

Borroka baten ostean, eta lankide baten laguntzarekin, osasun-langileak askatzea lortu zuen, eta zentroko langile batek ertzainei hots egin zien. Patruila bat bertaratu, eta gizona atxilotu zuen, lesio delitu bat leporatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.