Bilboko udaltzainek 26 urteko gizonezko bat -O.B.L.- atxilotu zuten atzo, neska-laguna jo zuelakoan. Emakumezkoak esan zuenez, aurreko batzuetan ere jo zuen hark, baina ez zuen salatu.
Atzokoa, bosgarren erasoa izan zen, biktimaren arabera, eta neskaren amaren etxean gertatu zen -bertan bizi da bikotea-, 19:00etan. Gizonezkoak ustez zaplazteko batzuk eman zizkion bikotekideari, lurrera bota zuen eta orduan burua lurraren kontra jotzeari ekin zion.
Emakumezkoa laguntza eske hasi zen, eta ustezko erasotzaileak motoan ihes egin zuen. Biktimaren amak eman zien abisu udaltzainei. Hauek handik bi ordura atzeman zuten gizonezkoa.
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute Bilbon, neska-laguna jotzea leporatuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu