Ertzaintzak 62 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo arratsaldean Bilbon, ustez emakume bati sexu abusuak eragiteagatik. Biktima uen hartan San Anton zubipean lo zegoela esan dute ertzainek, eta gizonezkoa hura bortxatzen ere saiatu zela, baina emakumeak taberna batera ihes egin zuela. Ertzainen arabera, emakumeak ez zituen ukituak ondo nabaritu, medikazio batengatik.
Biktimak poliziei adierazi zien ezagutzen duela ustezko erasotzailea, hau ere egona delako zubipean lo egiten. Ertzainak hara joan zirenean, hantxe zegoen gizonezkoa eta atxilotu egin zuten.
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute Bilbon, ustezko sexu abusuengatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu