Ertzaintzak 40 urteko gizonezko bat atxilotu du Karrantzan (Bizkaia), hamalau sute eragiteagatik eta 10,6 baso hektarea erretzeagatik. Antza, abereentzako bazka bilakatzeko erre zuen eremu hori.
Atxilotutakoari suteak eragitea egotzi diote Sopeña mendiaren inguruan, Armañongo Parke Naturalean, Karrantzan.
Basozain batek atzo gizonezkoa harrapatu zuen gune horretako eremu bati su ematen. Orduan Ertzaintzari eman zion abisua, eta ustezko egilea atzeman zuten. Basozainak harrapatu zuenean mehatxuak egin zizkion.
Babestutako espezie biologikoei eragin die suteak. Gainera, erretako hektareen galerek eta sua itzaltzeko lanen kostuak 50.000 euro baino gehiago eragin dituzte.
Gizartea
Gizonezko bat atxilotu dute Bizkaian, basoko hamar hektarea erretzeagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu