tratu-txarrak

Gizonezko bat atxilotu dute Corellan ustez bere bikotekideari tratu-txarrak emateagatik

Nafarroako Foru Polizia 29 urteko R.B.H. Tuterako epaitegira eraman du gaur goizean bere bikotekideari tratu-txarrak eman dizkiolakoan. Atxilotua Corellako (Nafarroa) bizilaguna da.

2005eko abuztuaren 19a
16:45
Entzun
Ezbeharra atzo goizean gertatu zen. Atxilotuaren neska-laguna Tuterako Foru Poliziaren komisaldegira joan zen tratu-txarrekin lotutako salaketa jartzera, lekuko batek lagunduta. Poliziari egindako deklarazioetan, ostikada eta ukabilkada ugari jaso zituela esan zuen, eta Tuterako erietxera joan behar izan zuen.

Arratsaldean, Corellako Udaltzaingoak ustezko erasotzailea atxilotu zuen. Ondoren, komisaldegira eraman zuten, epailearen esku utzi aurretik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.