Ertzaintzak 47 urteko gizonezko bat atxilotu du Donostian, bikotekideari muturrekoak ematea eta metalezko barra batekin jotzea egotzita.
Ertzainek jakinarazi dutenez, gertakaria atzo gauean gertatu zen. Emakumeak berak deitu zien, bikotekideak eraso egin ziola salatzeko. Gertaeraren ondoren etxetik ihes egin zuen biktimak. Hau erietxera eraman behar izan zuten, eta ertzainek etxean atzeman zuten ustezko erasotzailea.
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute Donostian, bikotekidea jo egin duelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu