Ertzaintzak 35 urteko R.P.P.P. gizonezkoa atxilotu du gaur goizaldean Donostian, emakume bati sexu gehiegikeriak egitea egotzita.
Polizia iturrien esanetan, alde zaharraren parean gertatu da sexu abusua. Boulevardetik zihoazen bi gizonezko eta emakumezko batengana hurbildu da R.P.P.P., eta besterik gabe emakumeari sexu aldean ukitzen hasi zaio.
Emakumea eta bere bi lagunek Ertzaintzari deitu diote, eta inguruan zebilen patruila batek atxilotu du ustezko erasotzailea. Ertzaintzak jakinarazi duenez, polizia aurrekariak ditu. Epailearen aurrera eraman dute gaur goizean.
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute Donostian, emakume bati eskuka aritzeaz akusatuta
Boulevardetik zihoazen bi gizonezko eta emakumezko batengana hurbildu, eta besterik gabe emakumeari sexu aldean ukitzen hasi zaio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu