Genero indarkeria

Gizonezko bat atxilotu dute Donostian emakumezko bat ustez bortxatzen saiatzeagatik

Ertzaintzak 28 urteko M.A. gizonezkoa atxilotu du goizaldeko hirurak aldera Donostiako portuan, emakumezko bat bortxatzen saiatzeaz leporatuta. Herrizaingo sailaren iturriek diotenez, etxerik gabeko emakumezko batek bi gizonezkorekin egin zuen topo kaian, eta Egian eraikitzen ari diren pabilio batzuetan lo egiteko gonbitea egin zioten. Horietako batek harreman sexualak edukitzeko proposamena egin zion emakumezkoari, eta hura ukatu egin zenez, eraso egin zion.

2004ko urtarrilaren 15a
12:14
Entzun
Emakumezkoak salaketa jarri zuen Ertzain-etxean eta Donostiako ospitalera eraman zuten zenbait azterketa egitera. Zenbait ertzaina Egia auzoko lokal horietara joan ziren eta han atxilotu zuten ustezko erasotzailea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.