emakumeen kontrako indarkeria

Gizonezko bat atxilotu dute Donostian eta beste bi Iruñean emakumeen kontrako indarkeria kasuengatik

12 urteko neska bati sexu gehiegikeriak egitea leporatuta 61 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak. Ustezko gehiegikeria Donostian gertatu zen pasa den irailaren 13an, eta neskak salaketa jarri ondoren Arabako herri batean atxilotu zuten gizonezkoa, asteartean. Gaur espetxera bidali du epaileak. Iruñean, berriz bi gizonezko atxilotu ditu Espainiako Poliziak, beren bikotekide ohiei jo dietelakoan.

2005eko urriaren 20a
18:50
Entzun
12 urteko neskak Ertzaintzari kontatu zionez irailaren 13an Kontxako hondartzaren parean autoan hartu zuen 61 urteko gizonezkoak. Handik Igeldora eraman, eta han sexu gehiegikeria egin zion. Gero Donostiko erdigunera itzuli ziren, eta neska gaztea Ertzaintzarena joan zen gertatutakoaren berri ematera.

Ertzaintzak ikerketa ireki zuen, eta Arabako herri txiki batean aurkitu zuen gizonezkoa, astearte honetan, 21:00ak aldean. Gaur eraman dute epailearen aurrera, eta hark Martuteneko espetxean sartzeko agindu du.

Beste bi gizonezko atxilotu dituzte Iruñean

Espainiako Poliziak 24 eta 30 urteko bi gizonezko atxilotu ditu Iruñean, beren bikotekide ohiak jo dituztelakoan.

Lehen atxiloketa astelehenean izan zen. Emakumezko batek tratu txar psikologikoak pairatzen zituela salatu zuen. Kontatu zuenez, harremana etetea erabaki zuenetik gizonezkoak mehatxatu egiten zuen, batik bat asteburuetan. Poliziak preso hartu zuen gizonezkoa.

Beste atxiloketa asteartean izan zen. 091ean emakume deia jaso zuten bikotekide ohia bera jotzen ari zela esanez. Kontatu zuenez, gizonezkoa etxe aurrean zegoen bere zain, eta iritsi zenean jo egin zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.