Gaur Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, herenegun gizonezko bat atxilotu zuten Urkabustaizen (Araba), ustez emakume bat bere borondatearen kontra etxean atxikitzeagatik. Iturri ofizialen esanetan, astearte gau osoa biak etxean igaro zuten “sexu izaerako kontratua” hitzartu ondoren. Baina hitzartutakoa bete ostean, gizonezkoak galarazi egin zion andreari etxetik alde egitea. Asteazkenean, gizona mandatu batzuk egitera atera zenean, une hori baliatu zuen emakumeak lehen solairuko leihotik salto egin eta ihes egiteko. Biktimak min hartu zuen leihotik salto egitean, eta ospitalera eraman behar izan zuten osasun zerbitzuek.
Ustezko bahitzailea mandatuak egin eta etxera itzuli zenean atxilotu zuen Ertzaintzak. Iturri ofizialek adierazi dutenaren arabera, asteazkenean atxilotutako gizonezkoak aurrekariak dauzka.
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute emakume bat gogoz kontra etxean atxikitzeagatik
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, “sexu harremanak izatea hitzartu” zuten, eta eduki ondoren, gizonak indarrez galarazi zion etxetik alde egitea. Emakumeak leihotik salto eginez egin zuen ihes.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu