Emakumeen kontrako indarkeria

Gizonezko bat atxilotu dute emakume bati sexu erasoa egiten saiatzeagatik

Ermutik Berrizera (Bizkaia) trenean zihoazela, emakume bati sexu erasoa egiten saiatu zen atzo 32 urteko gizonezko bat. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, atzo atxilotu zuten A.B. Berrizen. Sexu erasoa egiten saiatu eta diru zorroa ere lapurtu zion emakumeari.

2006ko abuztuaren 12a
13:08
Entzun
Antza denez, biek Ermuan hartu zuten trena eta bagoi berean zihoazen biak, bakar bakarrik. Ibilbideko momentu batean, gizona bere eserlekutik altxa eta emakumearengana hurbildu eta lurrera bota zuen.

Gainean jarri ostean, gona igo zion emakumeari eta hankan banatzen saiatu zen emakumeakindar egiten zuen arren. Orduan emakumea ukitzen aritu zen eta hozka egin zion aurpegian. Emakumeak ihes egitea lortu zuen eta tren gidariarengana iritsi zen laguntza eske.

Erasotzailea Berrizko geltokian jaitsi zen emakumeari diru zorroa poltsatik ebatsi ostean. Emakumeak adierazi zuenez, diru zorroan 70 euro eta bi kreditu txartel zituen. Treneko langileek lagundu zioten emakumeari Ertzaintzako hainbat kide agertu ziren arte. Emakumeak markak zituen besoetan eta zauri bat sudurrean, behar bada gizonak egindako hozkadarena. Durangoko erietxera eraman zuten biktima.

Ustezko erasotzailearen deskribapena jaso ostean, ertzainek Berrizko hainbat kale miatu zituzten eta azkenean tren geltokitik hurbil aurkitu zuten. Sexu erasoa egiten saiatu eta lapurreta egiteagatik atxilotu zuten. Antza denez, 32 urteko A.B. joan den hilabetean ere atxilotu zuten ustezko sexu gehiegikeria bategatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.