emakumeen kontrako indarkeria

Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen bere emazte ohia jo duelakoan

Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du Gasteizen, taberna batean bere emazte ohia jo duelakoan. 43 urteko gizonezkoak zauriak egin zizkion emakumeari, aurpegian. Lekukoen arabera, taberna batean topo egin zuten, eta eztabaida baten ondoren gizonezkoak emakumezkoa jo zuen.

2004ko urriaren 22a
11:00
Entzun
Herrizaingo sailak jakinarazi duenez, goizeko ordubata aldean bikote ohiak topo egin zuen taberna batean. Lekukoen arabera eztabaidan hasi ziren, eta gizonezkoak mehatxatu egin zion aurrena, eta gero, jo.

Gizonezkoa goizeko bostak aldera atxilotu du Ertzaintzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.