genero indarkeria

Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekide ohia jotzeagatik

Aurretik ere ustezko erasotzailea bilatu eta atxilotzeko agindua zuen Ertzaintzak.

2011ko martxoaren 8a
12:04
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak 24 urteko gazte bat atxilotu du gaur ustez bikotekide ohia jotzeagatik. Goizeko 05:45ean deitu dio emakumezkoak Ertzaintzari, bikotekide ohiak jo egin duela salatzeko. Ertzaintza emakumea zegoen lekura joan eta aurpegian ubeldurak eta eskuetan kolpea zuela ikusi du.

Ustezko erasotzailea autobus geltokitik gertu aurkitu dute, eta atxilotu egin dute. Gainera, lehenagotik ere gizonezko hori bilatu eta atxilotzeko agindua zuen Ertzaintzak. Emakumezkoa ospitalera eraman dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.