Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, atzo goizeko seiak hamar gutxi aldera erasoaren berri ematen zuen abisua jaso zuten, eta berehala Heraclio Fournier kaleko etxebizitzara joan ziren zenbait ertzain.
Han, kolpeak jaso izanaren arrasto nabarmenak zituen neska gazte bat aurkitu zuten, eta bikotekideak jo zuela agertu zien. Santiago Ospitalera eraman zuten emakumezkoa anbulantzian, zauriak sendatzera. Halaber, ustezko erasotzailea atxilotzeko bilaketa lanak hasi zituzten, eta gaur goizaldeko hiruak aldera atzeman dute 30 urteko F.S., Babesgabetuen Andra Mariaren plazan.
Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekidea jo duelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu