Emakumeen kontrako indarkeria

Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekidea jo duelakoan

Gasteizen bertan ertzainek senar-emaztea atzeman zituen, elkar jotzea egotzita.

2007ko ekainaren 7a
12:15
Entzun
Ertzaintzak 57 urteko gizonezko bat (FJ.D.) atxilotu zuen atzo Gasteizen, ustez bikotekidea jo egin zuelako.

Urruntze eta atxilotzeko agindua zituen gizonezkoak.

Arana kalean izan zen ustezko erasoa, gauez. Abisu bat jaso ostean ertzainak hara heldu zirenean, gizonezkoak emakumea lepotik helduta zuela ikusi zuten, eta biak elkarri bultzaka ari zirela.

Gasteizen bertan, beste bi kasu. Batetik, Herran kalean, Ertzaintzak senar-emaztea atxilotu zituen atzo, ustez elkar jo zutelako. Gizonezkoak aurrez emakumeen kontrako indarkeriagatik atxilotzeko agindua zeukan. Haren emazteak ertzainei adierazi zien egoera jasaezina zitzaiola, eta senarrari eraso egitea erabaki zuela; guraizeekin erasotu zuen.

Bestetik, 47 urteko gizonezko bat inputatu dute, emazteari tratu txar psikologikoak eragiteagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.