Gasteizeko udaltzainek ostiralean 23 urteko gizonezko bat atxilotu zuten, emakume bat jo zuelakoan. Udaltzainek esan dutenez, gizonezkoak sexu harremanak eduki nahi zituen emakumearekin, honek ezezkoa eman zion, eta horregatik jo zuen hark. Kolpeak eta ostikoak eman zizkion.
Taberna batean izan zen gertaera, eta bertan zeudenek eman zien abisu udaltzainei. Hauek Gonzalo Bilbao kalean topatu zuten gizonezkoa, eta poliziei kolpeka hasi zen, betiere hauen arabera. Atxilotu eta autora sartu zutenean, beira bat hautsi zuen.
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, emakume bat jotzea egotzita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu