Emakumeen kontrako indarkeria

Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, emakume baten kontrako tratu txar eta sexu abusuengatik

Hilabetean etxean atxikia eduki zuela salatu du biktimak. Portugaleten beste bat atzeman dute, emaztea jotzea egotzita.

2007ko urriaren 4a
16:18
Entzun
Ertzaintzak 33 urteko gizonezko bat atzeman du Gasteizen, ustez emakumezko bat honen borondatearen aurka hilabete inguruan etxe batean eduki eta, biktimaren arabera, sexu abusagatik eragiteagatik, baita tratu txar fisikoak eta psikikoak ere. Emakumezkoak hura laguna zuela esan dute ertzainek.

Emakumezkoak atzo sartu zuen salaketa. Haren arabera, uztaileko egun batean gizonezkoa prest azaldu zen emakumearen beraren etxean gau bat pasatzeko, azken honek osasun arazoak zituela-eta konpainia egiteko. Emakumearen gurasoak oporretan kanpoan ziren garai hartan. Orduan hasi zen gizonezkoa, biktimak ertzainei esan dienez, sexu abusuak eta tratu txarrak eragiten, eta isolatuta eduki zuen. Biktimak kalera, ustezko bahitzailearekin baino ez zuen irteten.

Gurasoak oporretatik itzultzean, alabak ez zien deus kontatu. Egun batzuetara, baina, gurasoei dena kontatu zien, haiek ohartuak zirelako alaba ez zegoela ondo.

Salaketaren ondoren atxilotu zuten ertzainek gizonezkoa, atzo.

Erietxean artatu behar izan dute Portugaleten jipoia jasotako emakumea

Portugaleten (Bizkaia) beste gizonezko bat atxiltou du Ertzaintzak, emaztea jotzea leporatuta. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, etxebizitza batean errentan hartutako gela batean bizi ziren senar-emazteak, eta bikoteari alokatutako gelan oihuak eta kolpe hotsak entzun zituen errentatzaileak. Barrura sartu, eta gizonezkoak andrea lepotik helduta zeukala ikusi zuen, eta, gainera, emakumezkoak kolpeen zantzuak eta odol arrastoak zituela.

Errentatzaileak Ertzaintzari hots egin zion, baina iritsi zirenerako gizonak alde egin zuen. Andrea erietxe batera eraman, eta senarra bilatzeari ekin zioten. Handik gutxira atxilotu zuten Ramon Y Cajal eta Carlos VII. kaleek bat egiten duten parean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.