Genero indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, emaztea jipoitzeagatik
56 urteko gizonezko bat, A.M.I., atxilotu du bart goizaldean Ertzaintzak Gasteizen, emaztea jipoitu duelako. Ertzaintzako iturriek azaldu dutenez, goizaldeko ordubiak aldera beren egoitzara agertu da jipoia jaso duen emakumea: hainbat zauri zituen, eta senarrak jo duela salatu du. Hori dela eta, senar emazteak bizi diren etxera joan eta han atxilotu dute senarra. Azken hiru hilabeteetan senarraren aurkako beste lau salaketa jarri ditu emakume horrek.
Emaztea, berriz, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute, zauriak osatzeko eta lesioen partea egin ziezaioten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu