Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak emandako azalpenen arabera, atzo arratsaldeko ordubiak aldera geratu zen erasoa Gaubean (Araba), senar-emazteen etxean. Ertzainak etxebizitza horretara joan zirenean emakumezkoak hainbat zauri zituela ikusi zuten: kolpeak aurpegian eta urratuak gorputzean. Senarrak jo zuela agertu zien andreak, eta osasun zentro batera eraman zuten.
Ondoren, 65 urteko JV.FP.O. senarra bilatzeari ekin zioten. Arratsalde erdi aldera aurkitu eta atxilotu zuten, genero indarkeria delitua leporatuta.
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute Gaubean emaztea jotzea leporatuta
Andreak lesioak ditu aurpegian eta hainbat urratu gorputzean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu