Ertzaintzak 43 urteko gizonezko bat -R.C.S.- atxilotu zuen atzo Hernanin (Gipuzkoa), honek bere bikotekide izandakoa ustez jo egin zuelako. Ertzaintzak dioenez, erasoaren ondoren emakumearen baimenik gabe euren bi semeak etxetik eraman zituen.
21:30ean izan zen gertaera, eta ertzainek etxe batera joateko deia jaso zuten. Biktimak esan zien gaurko bere bikotekidea ere jo zuela gizonezko hark.
22:00etan berriro etxera azaldu zen, umeekin, eta orduan atzeman zuten ertzainek.
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute Hernanin, bikotekide ohia jo duelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu