Ertzaintzak 45 urteko gizonezko bat atzeman zuen atzo Irunen (Gipuzkoa), bikotekide izandakoa atxiki eta ustezko mehatxupean Parisera eraman zuelako. Emakumezkoak Parisen ihes egitea lortu zuen, eta Irunera itzuli zen.
Gizonezkoak, Ertzaintzaren arabera, emakumezkoa abenduaren 1ean atxikitu zuen Irunen, Iparraldea Etorbidean, labana batekin mehatxatu eta autoan sarrarazi zuen. Parisera joan ziren. Frantziako hiriburuan zirela, bikoteak jo egin zuela salatu du biktimak, eta heriotz mehatxua ere egin ziola. Abenduaren 3an lortu zuen ihes egitea, gizonezkoa lo zegoela-eta. Bi egunera itzuli zen Irunera, trenez.
Gizonezkoa atzo Irungo ertzain-etxera joan zen, emakumezkoa desagertu egin zela parte sartzeko. Orduan atxilotu zuen Ertzaintzak.
Udan moztu zuen harremana bikoteak.
Bizkaian ere bi gizonezko atxilotu ditu Ertzaintzak, emakumeen kontrako indarkeria leporatuta. Haietako bat emaztea eta alaba jotzeagatik atzeman zuten atzo, Bilbon. 40 urte ditu gizonezko hark -M.P.-. Emaztea ospitale batera eraman zuten, eta honek ertzainei esan die azken urteetan jo izan duela senarrak.
Beste gizonezkoa -76 urtekoa- Sondikan atxilotu zuten atzo, emaztea makila batekin jotzea egotzita.
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute Irunen, bikotekide ohia atxiki eta Parisera eramatea egotzita
Bizkaian bi gizonezko atxilotu ditu Ertzaintzak, emakumeen kontrako indarkeria leporatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu