Emakumeen kontrako indarkeria

Gizonezko bat atxilotu dute Irunen, bikotekide ohia jo eta bortxatu duelakoan

Emakumezko bati, bikotekide izandakoari, eraso diolakoan 25 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak Irunen (Gipuzkoa); zehazki, jipoitu eta bortxatu egin duela salatu du emakumezkoak, eta eraso horien zantzu ugari ditu gorputzean. Hala, Bidasoako Eskualde Erietxera eraman dute sendatzera.

2005eko martxoaren 21a
11:06
Entzun
Bi pertsona horiek elkarrekin bizi ziren etxebizitza batean, eta han gertatu zen erasoa atzo goizaldean. Goizeko 05:30ak aldera emakumezko baten deia jaso zuen Ertzaintzak bikotekide ohiak jo eta bortxatu zuela esanez.

Abisua jasota andrazkoak emandako helbidera joan zirenean emakumea topatu zuten atarian, gorputzean erasoaren arrasto ugari zituela. Hori dela eta, Bidasoako erietxera eraman zuten, azterketa egin eta senda dezaten. Kolpe ugari eta bagina urratua duela ikusi zuten osagileek.

Bitartean, gizonezkoa etxean zegoen lo, eta han atxilotu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.