Ertzaintzak gaur goizean 32 urteko gizonezko bat (A.G.V.) atxilotu du, bere bikotekidea jo eta aizto batekin mehatxatu duelakoan. Biktima erietxean artatu behar izan dute.
Goizaldeko ordu biak baino minutu batzuk geroago Ertzaintza ohartarazi dute Irungo bizilagun batzuek, etxe batean iskanbila zela-eta. Ertzainak aipatutako bikotearen etxera joan eta emakume batek bere gizonezkoak eraso egin diola esan die, eta mehatxatu ere egin duela, sukaldeko aizto batekin. Biktimak besoetan eta bizkarrean hainbat ubel zituela ikusi dute poliziek.
Ekintzen ustezko egilea etxebizitza barruan zegoen, eta atxilotu egin dute. Abuztuan ere bikotekideak, kalean zeudela, eraso egin ziola salatu du emakumeak.
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute Irunen, bikotekidea jo eta aizto batekin mehatxatu duelakoan
Abuztuan ere bikotekideak eraso egin ziola salatu du emakumeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu