Ertzaintzak 38 urteko gizonezko bat -H.I.- atxilotu zuen atzo arratsaldean Irunen (Gipuzkoa), emakumezko baten kontrako ustezko sexu abusuengatik. Hotel batean izan zen gertaera, Ertzaintzak esan duenez; telefono publikoan hitz egiten ari zen emakumezkoaregana hurreratu zen gizonezkoa, atzetik, eta ukituak egin zizkion.
Emakumezkoak ustezko erasotzaileari bultza egin zion eta honek zaplaztekoa eman zion. Ondoren, biktimak korrika irten zuen, senarrari gertatutakoaren berri emateko.
Informazio hori jasotakoan, ertzainak gertakarien egilea bilatzen hasi ziren, hotelean bertan, eta hantxe aurkitu eta atxilotu zuten.
Gizonezko bat atxilotu dute Irunen, emakumezko bati sexu abusuak eragin dizkiolakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu