Atxiloketa

Gizonezko bat atxilotu dute Irungo tren geltokian, zaindari bati eraso egitea leporatuta

44 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo iluntzean Ertzaintzak Irunen, Renferen tren geltokian, zaindari bati labanarekin eraso egiten saiatzea egotzita.

2005eko azaroaren 8a
10:53
Entzun
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak Renfeko geltokiko segurtasun zaindarien adierazpenetan oinarrituta agertu duenez, geltokiko nasetan zegoen jendea gogaitzen eta arazoak sortzen zebilen atxilotua, eta, ondorioz, esku-hartzea erabaki zuten zaindariek.

Segurtasun zaindarietako batek atentzioa deitu zionean labana atera eta eraso egiteko imintzioa egin zuela diote iturri horiek, eta, ondorioz, ertzainei deitu eta haiek atxilotu egin zutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.