Atxiloketa

Gizonezko bat atxilotu dute Katalunian, etakide delakoan

Polizia iturrien arabera, Faustino Marcos da atxilotua, eta Montpellierdik Kataluniara zihoan trenean atzeman dute, Portboun. Madrilera eraman dute dagoeneko.

2010eko otsailaren 16a
17:16
Entzun
Espainiako Poliziak gizonezko bat atxilotu du Portboun (Katalunia), ETAko kide delakoan. Polizia iturriek azaldu dutenez, Faustino Marcos da atxilotua eta trenean atzeman dute, Montpellierdik (Frantzia) abiatutako trenean. Iturri berberek diote agiri faltsuak zeramatzala, eta baita pistola bat ere. Material informatikoa ere atzeman diote: besteak beste, ordenagailu eramangarri bat, bi disko gogor eta bost pen-drive.

Portboungo alkateak adierazi du trena martxan zela atxilotu dutela, susmo txarrak hartuta. Efe albiste agentziak zabaldu duenez, dagoeneko Madrilera eramana dute Marcos.

Poliziaren arabera, 2002tik ihes eginda zegoen Marcos. ETAren Zelatun komandoa desegin zuen urte hartan Poliziak. Nolanahi ere, agentziek berri eman dute Espainiako Justiziarekin zorrik ez duela Marcosek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.