Ertzaintzak 34 urteko gizonezko bat atxilotu du Mungian (Bizkaia), 20 urteko emakume bati sexu abusuak eragin dizkiola leporatuta. Ustezko erasoa Gernika-Lumoko (Bizkaia) industriagune batean izan zen -La Vegan-, lehengo barikuan, arratsaldeko hirurak aldera. Neska handik herri erdira zihoan, oinez, eta gizonezkoak "bortizki" egin zion eraso, ertzainek diotenez. Auto batean sartu zuen eta sexu ukituak egin zizkion, iturri horien arabera.
Biktimak ihes egitea lortu zuen ondoren, eta Ertzaintzak 19:30ak aldera atzeman zuen ustezko erasotzailea.
Gernika-Lumokoa da atxilotutakoa -E.M.Q.-.
Gasteizen, berriz, 28 urteko gizonezko bat atxilotu dute, neska-lagun izandakoa mehatxatzea eta honen lokalean kalteak eragin izana egotzita.
Gizartea
Gizonezko bat atxilotu dute Mungian, emakume bati sexu abusuak eragin dizkiolakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu