Emakumeen kontrako indarkeria

Gizonezko bat atxilotu dute Zangozan, emaztea jo duelakoan

2007ko abenduaren 4a
18:14
Entzun
Nafarroako foruzainek 29 urteko gizonezko bat -B.R.M.- atxilotu zuten atzo Zangozan (Nafarroa), emaztea ustez jo egin duelako.

Nafarroako Gobernuaren arabera, gertaera igandean izan zen. Biktimak foruzainei deitu zien, senarraren aldetik tratu txarrak eta mehatxuak jaso zituela esanez. Emakumezkoa erietxera eraman behar izan zuten, arta zezaten.

Ikerketa lanak egin ondotik, foruzainek gizonezkoa atzeman egin zuten, etxean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.