Bart goizaldean gertatu da erasoa, 01:15 aldera. Ertzaintza Bilboko etxebizitza batera joan da, bizilagun batek ohartarazi ostean oihuak entzuten zirela etxean. Andre batek ireki die atea poliziei, eta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, haren bikotekidea modu oldarkorrean mintzatu zaie ertzainei.
Emakumeak azaldu die eztabaida izan dutela eta gizonak jo eta mehatxatu egin duela, eta Ertzaintzak atxilo eraman du gizonezkoa. Gaur igaroko da epailearen aurretik.