Ertzaintzak 52 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo arratsaldean Bilbon, neska-lagun izandakoari ustez eraso egin ziolako. Emakumeak berak eman zien abisua ertzainei, eta poliziek diote ezpaina odoldua zeukala; erietxera eraman zuten.
Biktimaren arabera, etxera joan zitzaion bikotekide ohia, dirua eskatzera. Ez zion eman, eta orduan muturrekoa jo zion gizonezkoak; ondoren, berriz, etxean lapurreta egin zion.
Ustezko erasotzailea ihesi nahian zebilela atxilotu zuen Ertzaintzak, kalean.
emakumeen aurkako indarkeria
Gizonezko bat atzeman dute Bilbon, neska-lagun ohia jo duelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu