Ertzaintzak 35 urteko gizonezko bat atxilotu du Bilbon, neska-laguna jo duelako ustez, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez.
Ordubiak aldera izan da ustezko erasoa, Zabala auzoan. Emakumezkoa osasun zentro batera eraman behar izan dute, aurpegian kolpeak zituela eta.
Biktimak berak eman dio gertaeraren berri Ertzaintzari, eta poliziak bikotearen etxera joan da orduan. Han atzeman dute gizonezkoa.